Bero handia eta jende gutxi, Umeen Barraka Egunean

Mailo Oiarzabal 2024ko abu. 11a, 09:00

Atzo barraketara joan zirenek estutasunik eta jende pilaketarik gabe gozatu ahal izan zuten.

Barrakak ohikoekiko ia erdi prezioan egon ziren atzo egun osoan, baina jende gutxi ibili zen, iluntze aurretik behinik behin, Trenbidearen Zumardiko festa gunean.

Kalean enbarazo gutxi izan zen atzo, oro har. Beroak freskotasun bila eraman zuen jendea, eta barraketan ere igarri zen hori. Umeen Barraka Egunaz gozatzera joan zirenek, ordea, estutasunik eta jende pilaketarik gabe gozatu ahal izan zuten.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide