Bihar izango da Umeen Barraka Eguna

Mailo Oiarzabal

Andremarietako autotxokeak, artxiboko irudian. (Azkoitiko Udala)

Txartelak 1,50 eurotan salduko dituzte barrakak martxan dauden artean. Gainerako egunetan, berriz, 2,20 euro izango da txartelaren prezioa.

Bihar izango da aurtengo Umeen Barraka Eguna, andremarietarako etortzen diren barraketan umeek eta gaztetxoek ohi baino merkeago ibiltzeko aukera izango duten eguna.

Goizetik iluntzera, barrakek irekita dirauten bitartean txartelak 1,50 eurotan salduko dituzte bihar. Gainerako egunetan, berriz, 2,20 euro izango da txartelaren prezioa.

Andremariak bukatu eta biharamunean, abuztuaren 19an, kenduko dituzte barrakak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide