Aurtengo Andre Maria jaietarako zapi eta abaniko bereziak atera ditu Azkoitiko Udalak, eta horiek eskuratu nahi dituzten herritarrek bihar izango dute aukera, 12:00etatik 13:30era, Kontzejupean. Bihar materiala gelditzen bada, Andre Maria bezperan banatuko dute berriro, txupinazoaren aurretik.
Azkoitia 700 egitasmoaren logoa duen zapi zuria, eta Festak berdintasunin kanpainarako Matxismoa haizea hartzera leloarekin prestatu duten abanikoak dira bihar udalak Kontzejupean banatuko dituenak; 3.000 zapi eta 1.500 abaniko prestatu dituzte, guztira.
Azkoitiko bandera balkoietan
Soinean ez ezik, herritarren beren etxeetan ere festetarako ikurrak jartzea nahi du udalak. Horrela, datozen egunetan etxebizitzetako balkoiak eta leihoak Azkoitiko banderarekin apaintzeko eskatu die erakundeak herritarrei, "kaleak girotzen eta festa giroan murgiltzen hasteko".