Xuban Larrañaga 'Xaue' izango da Tta-kunen entrenatzailea

Mailo Oiarzabal 2024ko abu. 8a, 11:35

Tta-kunekoak, aurreko denboraldiko artxiboko irudian.

Iñigo Segik eta Eneko Etxanizek utzitako tokia hartuko du Xauek Azkoitiko areto futboleko taldearen aulkian. Taldea utziko duten sei jokalariren izenak ere eman ditu klubak.

Aldaketa esanguratsuak iragarri ditu areto futboleko Tta-kun taldeak 2024-2025 denboraldirako. Iñigo Segik eta Eneko Etxanizek entrenatzaile taldea utziko dutela iragarri ondoren, entrenatzaile berriaren izena ere iragarri du klubak: Xuban Larrañaga Xaue.

Baina aldaketa bakarra ez da aulkikoa izango. Izan ere, taldea utziko duten sei jokalariren izenak ere eman ditu Tta-kunek: Jon Epeldek, Jon Guerrerok, Iñigo Soraluzek, Josu Zubizarretak, Eneko Espinakok eta Aitor Diezek ez dute jarraituko areto futboleko herriko taldean.

Maiatzean igoera lortu ondoren, Gipuzkoako Lehen Mailan lehiatuko da sasoi berrian Tta-kun.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide