Gaurt zortzi, abuztuaren 14an, hasiko dira Andre Maria jaiak, eta aurten ere, festa horiei eskainitako egunkari berezia egin du Azkoitia Gukak. Hain zuzen ere, gaur hasiko dira azkoitiarrak beren etxeetan jasotzen datozen jaiekin lotutako edukiz beteta datorren argitalpen berezia: jaietan era batera edo bestera protagonista direnekin egindako elkarrizketak, erreportajeak, argazkiak, iritziak...
24 orrialde ditu andremarietako egunkari bereziak, eta herriko etxe guztietako buzoietan utziko du Azkoitia Gukak 24 orrialdeko egunkari bereziaren ale bat.