Andremarietarako prestatu duen egitarauaren berri eman du Azkoitiko Gazte Asanbladak

Mailo Oiarzabal 2024ko abu. 5a, 11:48

Iazko txupinazo alternatiboa. (Aitziber Arzallus)

San Martindik botako duten txupinazo alternatiboarekin hasiko dituzte aurten ere festak. Goiko Losako txosnagunean, berriz, ia gauero izango da zuzeneko musika, DJekin eta kontzertuekin.

Azkoitiko Gazte Asanbladak prest dauka datozen Andre Maria jaietarako egitaraua. San Martindik botako duten txupinazo alternatiboarekin hasiko dituzte aurten ere festak. Goiko Losako txosnagunean, berriz, ia gauero izango da zuzeneko musika, DJekin eta kontzertuekin, eta beste hainbat ekitaldi ere egingo dituzte han.

Hona hemen, Azkoitiko Gazte Asanbladakoen 2024ko andremarietako festa egitaraua:

Abuztuak 14, asteazkena

  • 11:00. Txupinazo alternatiboa.
  • 17:00. DJen pintxada: Munizzio, Murxi, Porru b2b Suupe, Anthony Pern, Kintana eta Albi.

Abuztuak 15, osteguna

  • 20:30. Kontzertuak: Igitaia, Labankada, Iltze, Bellum eta Wanoska.

Abuztuak 16, ostirala

  • 14:30. Bazkaria.
  • 18:30. Elektrotxorongo elektrotxaranga.
  • 00:00. Zugar Babyz DJa.
  • 01:30. Txumba.
  • 02:00. Anti-X DJa.

Abuztuak 17, zapatua

  • 18:00. Mus txapelketa.

Abuztuak 18, igandea

  • 20:00. Erromeria, Kitziki taldearekin.
  • 22:00. Kontzertuak: Ukabil, Inoiz Ez eta Check Boyz.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide