Trenbidearen Zumardia bihar goizean itxiko dute ibilgailuentzat, barrakak jarriko dituztelako

Ane Olaizola

Trenbidearen Zumardia kaleko 1 eta 9 zenbakien arteko errepidea itxiko dute bihar, astelehena, 07:00etatik aurrera. Andremariak pasatu bitartean ezingo da bertatik igaro, ezta gune horretan aparkatu ere. 

Bihar, astelehena, Trenbidearen Zumardia kaleko 1 eta 9 zenbakien arteko errepidea itxiko dute, andremarietako barraken eremua bertan kokatuko baitute aurten ere. 07:00etatik aurrera, eta festak igaro arte, ezingo da kale horretatik ibilgailuarekin pasatu, ez eta han aparkatu ere.

Jaietan eremu horretan egongo diren barrakak datozen egunetan hasiko dira muntaketa lanetan, eta horregatik, ordurako guneak hustuta egon beharko du. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide