Azkoitiarren doinuak

Ione Zuloagaren euskal kanta gogokoenak

Erredakzioa 2024ko abu. 28a, 09:00

Ione Zuloaga, Aranzadi zientzia elkarteko historialaria.

Ione Zuloaga da Azkoitiarren doinuak serieko 42. protagonista. Azkoitia Gukak hala eskatuta, historialariak bost euskal kanta hautatu ditu, bakoitza arrazoi jakin batengatik.

  • Bortüa (Xiberoots)

"Arbasoak, sustraiak, transmisioa, gazteak, oraina. Zuberoko musikariek ezin hobeto ekarri dute reggaea gurera".
 
  • Erbiak (Bloñ)

"Azken hilabeteko sorpresa ederra, Bloñ. Zuzenekoan musika zainetan, gorputzean... sartzen duen horietakoa".
 
  • Ametsen Eraiste Neurtua (Anari)

""Hankak lurrean".

  • Ezekielen Prophezia (Itoiz)

"Euskal Herriko talde onenetariko eta berezienetako bat, ezinbestekoa musika gustatzen zaion edonorentzat".

  • Bizitza kantu bat da (Pirritx, Porrotx eta Marimotots)

"

"Gure irakasle izan diren pailazoak, Pirritx, Porrotx, Takolo eta Marimotots. Herri honetako gazte asko eta asko beraiekin irribarretsu eta inguruan zein munduan dugunaren kontziente hezi gaituztenak".

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide