Herri bazkaria, datuetan

Erredakzioa 2024ko abuztuaren 18a

Gaur, abuztuak 18, andremarietako herri bazkariak hartuko du herriko plaza, eta Azkoitia Gukak otordu ezagunaren inguruko hainbat datu bildu ditu.

Hona hemen herri bazkariari lotutako zenbait datu:

  • Noiz? Abuztuaren 18an, festen azken egunean.
  • Noiztik? 1986. urte ingurutik antolatzen du Azkoitiko Udalak. Lehenago ere egiten zen, baina bakoitzak bere etxetik eramaten zuen bazkaria.
  • Non? Azkoitiko plazan. Eguraldi txarra eginez gero, Berdura Plazan eta plazako arkupeetan.
  • Zenbat pertsonarentzat? 1.400 txartel banatzen ditu udalak. Euria eginez gero, 1.400 lagun horiek lekua ziurtatuta dute.
  • Zenbat arroz? 130 kilo arroz kozinatzen dituzte herri bazkarirako. Horrez gain, 220 kilo txorizo eta haragi (oilaskoa, saiheskia eta txerri saiheskia) erabiltzen dituzte.
  • Zenbat boluntario behar dira? Urtero-urtero hamar-hamabi lagun biltzen dira bazkaria prestatzen laguntzeko.
  • Zenbat denbora? Bi ordu eta erdi behar izaten dituzte paella egiteko.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide