Azkoitiarren doinuak

Haritz Alberdiren euskal kanta gogokoenak

Erredakzioa 2024ko ira. 4a, 09:00

Haritz Alberdi bertso saioetako gai jartzailea.

Haritz Alberdi da Azkoitiarren doinuak ataleko 44. protagonista. Azkoitia Gukak hala eskatuta, bertso saioetako gai jartzaileak bost euskal kanta hautatu ditu, bakoitza arrazoi jakin batengatik.

  • Zaindu maite duzun hori (Ruper Ordorika)

"Asko gustatzen zaidan abeslaria da Ruper, eta gehien gustatzen zaidan abestia da Zaindu maite duzun hori. Edozein momentutan entzun dezakedan abesti bat da. Bereziki, asko gustatzen zaidan esaldi bat azpimarratuko nuke: 'inork ez zidan esan euskaldun izatea zein nekeza den’."
 
  • Ta zer ez da berdin (Hertzainak)


"Txikitako momentuak ekartzen dizkit gogora abesti honek, gurasoekin autoan Hertzainak entzuten genuen ia beti, eta bereziki abesti honekin gogoratzen naiz".

  • FM 99:00 Dub Manifest (Fermin Muguruza)

"Aspaldian asko entzuten dudan artista da Fermin Muguruza. Bat aukeratzekotan, abesti hau aukeratuko nuke. Alai jartzen nauen abesti bat da".

  • Zingel (Gozategi)
 

"Etxean betidanik entzun izan dira trikiti doinuak, eta niri ere betidanik gustatu izan zait. Abesti hau trikitixa udalekuetan deskubritu nuen. Parrandarako asko gustatzen zaidan abesti bat da".

  • Kea (Zea Mays)


"Aioraren ahotsa eta taldearen rock estiloa asko gustatzen zaizkit. Ikasbidaian, Berlinen, Zea Mays ikusteko aukera izan genuen, eta bidaia hura gogorarazten dit abestiak".

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide