- Kantuz (Kalakan)
"Gure etxean musikariak gara. Abesti honek daukan erritmoa eta letra gustuko ditut, identifikatua sentitzen naiz".
- Toki bat (Gorka Urbizu)
"Gorka Urbizuren azken diskotik gehien gustatzen zaidan abestia da. Adibidez, kirola egiten dudanean, asko motibatzen nau".
- Welcome of Beach (Gozategi)
"Azkoitiarra naiz, baina Zumaia ere neurea sentitzen dut. Egunero hara bueltaka ibiltzen naizenez lanera eta surfa egitera, Jon Maiak jarritako abesti honen letra ere neure sentitzen dut".
- Jaio.Musika.Hil (Berri Txarrak)
"Askok bezala, maite dut Berri Txarrak. Abesti hau izugarria iruditzen zait kotxean bolumena topera jarrita entzuteko. Kristoren indarra dauka".
- Itsasoari begira (Benito Lertxundi)
"Itsasoa nire etxea da, bizien sentitzen naizen lekua. Abesti hau euskal abestietan onenetakoa dela iruditzen zait, eta bertan dioen bezala esaten dut neuk ere: azken arnasa eman nahi nuke, itsasoari begira".