- Zurekin batera (ETS)
- Ama, nahi dezunian
- Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak (Mikel Laboa)
"Zilbor hesteari buruzko kanta, ama–seme/alabekin lotzen duen lokarria, alegia. Bizitza ematen digun lehen lokarria. Erditzearen ondoren, zilbor-hestea moztu egiten da, baina zilbor hestez lotutako pertsonen arteko harremana sendotu. Bizitza bezalako oparia ematen diguten gurasoei eskerrak. Amai, aita, eskerrik asko".
- Abuela Maitea (ETS)
"Abestiak esaten duen bezala, 'eta esadazu belarrira, zuk dakizun bezala amama, zure bihotzaren zati bat eramango dudala'. Askotan, gertukoenak joan arren, alboan sentitzen ditugu, bertan ez daudela ohartu arren. Oso kanta hunkigarria iruditzen zait, gertukoak galdutakoan geratzen den hutsune hori azal ezina baita. Beraz, zaindu ditzagun ondo gurekin dauzkagun bitartean".
- Zeinen ederra izango den (Zetak)
"Urruti nagoenean, lagunekin ikusitako ilunabarrak gogorarazten dizkit, kantuak esaten duen bezala, 'lagun minekin ilunabarra eternala bihurtuko da'. Zeinen zorionekoa sentitzen naizen lagun artean nagoenean".