Abuztuaren 15ean, Andre Maria egunean, jokatuko duten pilota jaialdirako sarrerak dagoeneko salgai jarri dituzte. Jaialdia Gurea pilotalekuan izango da, 17:00etan hasita.
Binakako bi pilota partida jokatuko dituzte. Jaialdia irekiko duen partida, Elordi-Gabirondo eta Egiguren V.a-Tolosa bikoteen artekoa izango da; jarraian, Peña II.ak eta Zabaletak osatutako bikoteak Zabala eta Imaz izango dituzte aurkari, Masters CaixaBank txapelketaren lehiako partidan.
Kantxako sarrerek 35 euroko prezioa dute, eta errebotekoek zein goiko harmailetakoek, 20 eurokoa. Sarrerak lotura honen bidez eros daitezke.