Aldizkarien aurrerapen bideoak

Azkoitia Gukaren iraileko aldizkariaren aurrerapena: Mario Merino diorama egilea

Erredakzioa

Azkoitia Guka datozen egunotan hasiko da iraileko aldizkaria bazkideei etxez etxe banatzen. Hilero bezala, askotariko edukiak landu ditu hedabideak, eta horien artean elkarrizketatu du Mario Merino diorama egile azkoitiarra.

Duela hamar urte inguru hasi zen Mario Merino eskulangile azkoitiarra dioramak egiten. Harrezkero askotariko lanak egin ditu, baita Azkoitiko zenbait saltokiri eskainitako dioramak ere. Iraileko aldizkarian egindako elkarrizketan azalduko du Merinok nola egiten duen lan, zer material erabiltzen duen eta zergatik hasi zen eskulan mota hau ontzen.

Hilero bezala, egunotan hasiko da Azkoitia Guka bazkideei aldizkaria etxez etxe banatzen. Oraindik bazkide ez bazara, eta aldizkaria etxean jaso nahi baduzue, egin zaitez Gukakide honako lotura honetako formularioa beteta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide