Abuztuaren 10ean jokatuko dute Martirietako Igoera txirrindularitza proba

Ane Olaizola 2024ko uzt. 22a, 10:57

Iazko lasterketaren irudi bat. (Julene Frantzesena)

Andremarien atarian jokatuko dute beste behin lasterketa, 11:00etan hasita. Izena egunean bertan eman ahal izango da.

Andremarien atarian, hamaseigarrenez jokatuko dute Jokin Ormaetxea txirrindularitza taldeak eta Azkoitiko Udalak antolatzen duten Martirietako Igoera. Abuztuaren 10ean izango da lasterketa, 11:00etan hasita.

Txirrindulariak plazatik abiatuko dira Martirietara, eta ohi bezala, herrian neutralizatutako itzuli bat egingo dute aurrena. Txalonerrekara iritsitakoan hasiko dute igoera, Martirietako plazaraino 3,7 kilometroko ibilbidea osatuz.

Ohi bezala, txirrindulariek probaren egunean behar eman ahal izango dute izena, 10:00etatik 10:45era bitartean, plazan. Lasterketa amaitzean, garaikurrak banatuko dituzte, eta aurreneko kilometroari dagokion sari berezia ere banatuko dute. Horrez gain, zozketak ere egingo dituzte parte hartzaileen artean, eta hamarretakoaz gozatzeko aukera izango dute horiek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide