Beste urte batez, Masters CaixaBank txapelketak geldialdia egingo du Azkoitiko Gurea pilotalekuan. Hain zuzen, abuztuaren 15ean, Andre Maria egunean, jokatuko dute eskuz binakako pilota partida: Peña II.ak eta Zabaletak, Zabalaren eta Imazen aurka neurtuko dituzte indarrak.
Lehia nagusiaren aurretik, ordea, jaialdia irekiko duen beste partida bat jokatuko dute. Bertan, Elordik eta Gabirondok osatutako bikoak Egiguren V.aren eta Tolosaren aurka jokatuko dute. 17:00etatik aurrera izango da pilota jaialdia Gurea pilotalekuan.
Sarrerak aurki jarriko dituzte salgai entradasfronton.com webgunean, eta partidaren egunean lehiatilan erosi ahal izango dira.