Andremarietako Salbea prestatzeko beste hiru entsegu egingo dituzte

Andoni Elduaien 2024ko uzt. 18a, 14:33

Atzo, asteazkena, egin zuten lehen entsegua, Andre Mariaren Jasokundeko parrokian. Ohi bezala, Andre Maria bezperan abestuko dute Salbea, abuztuaren 14an, asteazkena.

Atzo, asteazkena, andremarietan parrokian abestuko duten Salbea prestatzeko lehen entsegua egin zuen Parrokiako Abesbatzak, Andre Mariaren Jasokundeko parrokian. Hilaren 24an eta abuztuaren 7an nahiz 12an egingo dituzte hurrengo entseguak, 20:00etan hasita.

Abuztuaren 14an, Andre Maria bezperan, Ignacio Busca Sagastizabalen Salbea eta Nemesio Otañoren Ave Maria abestu ohi ditu Parrokiako Abesbatzak Udalbatzaren eta herritarren aurrean. Urte askotako ohiturari eutsiko diote aurten ere Azkoitian, emanaldia eskainiz. Hori horrela, Parrokiako abesbatzak jakinarazi du Salbean parte hartu nahi duten herritarrek datozen hiru entseguetan parte hartzeko aukera izango dutela.

Honako lotura honetan entzun eta ikusi daiteke iazko Salbea.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide