Xuban Epelde izango da Mondra taldeko entrenatzaile berria

Iraia Oteiza

Xuban Epelde. (Anaitasuna)

Arrasateko futbol elkarteak aste honetan jakinarazi du azkoitiarra izango dela Mondrako lehen taldeko entrenatzaile berria. Anaitasunako talde ezberdinak gidatu ditu orain arte Epeldek.

Xuban Epeldek zuzenduko du Mondrako lehen taldea datorren denboraldian. Arrasateko futbol elkarteak aste honetan iragarri du sare sozialen bidez azkoitiarra izango dela taldearen entrenatzaile berria.

Anaitasunako talde ezberdinetako entrenatzaile izan da orain arte Epelde. Halaber, Gizonezkoen Ohorezko Jubenil Mailako entrenatzaile txapeldunaren oroigarria jaso zuen joan den azaroan, Gipuzkoako Futbol Federazioaren eskutik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide