Xuban Epelde entrenatzailea saritu dute iazko Gipuzkoako Gizonezkoen Ohorezko Jubenilen Mailako txapeldun bezala

Iraia Oteiza

Xuban Epelde, oroigarri banaketaren unean. (Gipuzkoako Futbol Federazioa)

Gipuzkoako Futbol Federazioak Anaitasuna futbol taldeko harrobiko entrenatzaile den Xuban Epelderi eman dio Gizonezkoen Ohorezko Jubenil Mailako entrenatzaile txapeldunaren oroigarria.

Gipuzkoako Futbol Federazioak 2023ko Entrenatzailearen Eguna baliatu du 2022-2023 denboraldian Ohorezko eta Gorengo Mailetan txapeldun izan ziren entrenatzaileak saritzeko. Reale Arenan egindako ekitaldian, Xuban Epelde Anaitasuna futbol taldeko harrobiko entrenatzaileak jaso du Gizonezkoen Ohorezko Jubenil Mailako entrenatzaile txapeldunaren oroigarria. Gizonezkoen taldeetako beste sei entrenatzailek eta emakumezkoen taldeetako beste hiruk jaso dute oroigarria Gipuzkoako Futbol Federazioaren eskutik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide