Astelehenean zabalduko dute andremarietako kuadrillen bazkarirako izena emateko epea

Unax LarraƱaga 2024ko uzt. 12a, 10:31

Iazko kuadrillen eguneko bazkaria. (Aitziber Artzallus)

Hilaren 26ra arte izango da andremarietako azken egunean plazan egiten den bazkarirako izena emateko aukera. Herritarrek udaleko Kultura Sailean eman ahal izango dute izena, astelehenetik ostiralera.

Azkoitiko Udala dagoeneko hasita dago aurtengo Andremari jaiak antolatzen, eta horren harira adierazi du datorren astelehenean zabalduko duela Kuadrillen eguneko bazkarirako izena emateko epea.

Festetako hitzordu nagusienetako bat izan ohi da abuztuaren 18an plazan egiten den otordua, eta hara joan nahi duten herritarrek astelehenetik hilaren 26ra bitartean eman ahal izango dute bazkarirako izena.

Azkoitiko Udaleko Kultura Sailean izango da horretarako aukera, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara, udaletxera joanda edo 943-85 71 70 telefono zenbakira deituta.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide