Anaitasuna futbol klubeko emakumeen lehen taldeko entrenatzaile izaten jarraituko du Mikel Barquerok (Azkoitia, 2000) datorren denboraldian, klubak sare sozialetan jakinarazi duenez. Horrenbestez, Barquerok hirugarren denboraldia egingo du Euskal Ligan lehiatzen den taldea zuzentzen.
Anaitasunaren talde nagusiek irailean hasiko dute 2024-2025 sasoia, eta klubak dagoeneko zehaztu ditu nortzuk zuzenduko dituzten gizonen zein emakumeen taldeak. Izan ere, Anaitasunak joan zen hilean jakinarazi zuen Loren Barbado izango dela gizonen lehen taldeko entrenatzaile berria, Txema Añibarrok utzitako lekua hartuta.