Loren Barbado izango da Anaitasunaren gizonen lehen taldeko entrenatzaile berria 2024-2025 denboraldian. Taldeak maila galdu berritan, errenteriarrak hartuko du Txema Añibarrok utzitako lekua. Anaitasuna futbol taldeak atzo, igandea, iragarri zuen Errenteriako (Gipuzkoa) entrenatzailearen fitxaketa, eta atzo bertan aukeztu zuten entrenatzaile berria Txerloia futbol zelaian. Alex Santiago izango du hark laguntzaile lanetan.
Barbadok Ondarroako (Bizkaia) Aurrera taldea zuzendu du azken denboraldian; horren aurretik, euskal selekzioko 16 urtez azpiko entrenatzailea, eta Eibarko kadete mailakoen entrenatzailea ere izan zen.