Txema Añibarrok ez du jarraituko Anaitasunaren entrenatzaile izaten

Ane Olaizola 2024ko mai. 17a, 10:49

Txema Añibarro. (Aitziber Arzallus)

Anaitasunaren gizonen talde nagusiak maila galdu berritan, klubak jakinarazi du Añibarrok ez duela jarraituko entrenatzaile gisa datorren denboraldian, eta "zorterik onena" opa nahi izan dio etorkizunean.

Txema Añibarrok (Zeberio, Bizkaia, 1979) Anaitasunaren gizonen lehen taldeko entrenatzaile izateari utziko dio, futbol klubak sare sozialetan jakinarazi duenez. Hain zuzen, Anaitasunarekin "ados jarri" ondoren, Añibarrok datorren denboraldian lehen taldeko entrenatzaile gisa ez duela jarraituko azaldu du klubak, eta "zorterik onena" opa dio etorkizunean. Azken denboraldia egin du zeberioztarrak Anaitasunarekin, joan zen urtean Xabi Artetxek utzitako lekua hartuta.

Anaitasunaren Hirugarren Mailako taldeak maila galdu eta egun gutxira iritsi da berria; izan ere, joan zen larunbatean maila galdu zuen taldeak Basaurin (Bizkaia), Basconiaren aurka 3 eta 2 galdu ondoren, eta horrenbestez, Ohorezko Erregional Mailan jokatuko du datorren denboraldian.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide