Azkoitiko Udalak ekaineko ohiko udalbatzarra egingo du une batetik bestera. 18:00etan hasiko dute osoko bilkura eta bost puntuko gai zerrenda jorratuko dute udal ordezkariek; besteak beste, LGTBI+ Komunitatearen Nazioarteko Egunaren harira EAJ, EH Bildu eta PSE-EE udal taldeek idatzitako adierazpena aurkeztuko dute udalbatzarrean. Hau da gaurko udalbatzarraren gai zerrenda osoa:
- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.
- 2025 ekitaldian lan ondorioetarako, ordaindu egingo diren eta berreskuratu beharko ez diren, Azkoitiko udalerriko tokiko bi jaiegunak zehaztea.
- EAJ, EH Bildu eta PSE-EE udal taldeek aurkeztutako adierazpena, ekainaren 28ko LGTBI+ egunaren ingurukoa.
- Aurrekontuari buruzko informazioa.
- Galde-erreguak.