Azkoitia 700 egitasmoaren barruan, Azkoitiko Udalak antzinako artisau azoka antolatu du zapaturako. Napar Bideak elkartearen eskutik egingo dute azoka eliz ataria eta Plazaberri artean, eta artisautza zein gastronomia uztartuko dituzten 40 postutik gora jarriko dituzte bertan.
Hori horrela, udalak jakinarazi du bi azokak "aldi berean egitea ezinezkoa" dela, eta horregatik, herriko asteroko azoka bihar, ostiralez, egingo dutela. Larunbatean egin ohi da Azkoitian asteroko azoka, baina antzinako azoka tarteko, egun bat aurreratu dute herriko asterokoa.