"Lehengusu batek baldintzatuta" hasi zuen Xabier Etxanizek bere musika ibilbidea; izan ere, lehengusuak trikitia jotzea nahi zuen eta Etxanizek gitarra. Dena den, etxean zuen musika tresnari heldu zion azkenean Etxanizek ere, alegia, trikitiari. Azkenean, elkarrekin hasi ziren trikitia ikasten.
Txapelketetan ere sarritan parte hartu du Etxanizek, aurreneko aldiz 14 urterekin. Ikasten zituen piezak ere "gero eta zailagoak" zirela eta, txapelketetan aritzeko aukera sortu zitzaion azkoitiarrari. "Asko pentsatu gabe" eman zuen baiezkoa, eta azken txapela maiatzean jantzi zuen Markina-Xemeinen (Bizkaia), Ainara Saizar pandero jotzaile aiarrarekin batera.
Hilero bezala, egunotan hasiko da Azkoitia Guka bazkideei aldizkaria etxez etxe banatzen. Oraindik bazkide ez bazara, eta aldizkaria etxean jaso nahi baduzue, egin zaitez Gukakide honako lotura honetako formularioa beteta.