Pilotari Egunarekin bat eginda, herriko zenbait erakusleiho apaindu dituzte

Iraia Oteiza

Pilotak, kamiseta gorri zein urdinak, gerrikoak, txapelak edota pilotari lotutako Azkoitiko argazki zaharrak ikus daitezke herriko hainbat erakusleihotan.

Larunbatean ospatuko dute Azkoitian VIII. Pilotari Eguna, eta herritarrak dagoeneko motorrak berotzen ari dira. Zenbait dendarik, esaterako, bat egin dute egunarekin, eta horren erakusle dira herriko hainbat saltokitako erakusleihoak. Besteak beste, pilotekin, kamiseta gorri zein urdinekin, gerrikoekin, txapelekin edota pilotari lotutako Azkoitiko argazki zaharrekin apaindu dituzte saltokietako atariak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide