Lagun gutxi batzuek sortu zuten ISB taldea, eta 50 urte bete dituen honetan, familia ugaria bihurtu da. Ibilbide horretan zeresanezko lau kide dira Jose Ignacio Azpitarte Kanpaxa (Azkoitia, 1948), Josu Arregi Txapao (Azpeitia, 1955), Xanti Etxaniz Pattana (Azkoitia, 1964) eta Berta Odriozola (Munategi, 1972). ISBn era batera edo bestera parte hartu duten lau lagunekin elkartu da Azkoitia Guka ekaineko aldizkarirako erreportajea ontzeko.
Hilero bezala, egunotan hasiko da Azkoitia Guka bazkideei aldizkaria etxez etxe banatzen. Oraindik bazkide ez bazara, eta aldizkaria etxean jaso nahi baduzue, egin zaitez Gukakide honako lotura honetako formularioa beteta.