Andremarietako film laburren lehiaketari buruz hitz egiteko bilera irekia deitu dute asteazkenerako

Iraia Oteiza

Iazko film laburren emanaldiko irudi bat. (Azkoitiko Udala)

Aurreko urteetako lehiaketetan parte hartu izan dutenek zein aurten lehen aldiz parte hartu nahi dutenek izango dute asteazkeneko bileran parte hartzeko aukera. 19:00etarako jarri dute hitzordua, udaletxean.

Datorren asteazkenean, ekainaren 5ean, andremarietako film laburren lehiaketari buruz hitz egiteko bilera irekia egingo dute udaletxean. Udalak deitu du bilera 19:00etarako. Bileran, besteak beste, lehiaketaren oinarriak gainbegiratuko dituzte, baita horien inguruko baldintzez hitz egin ere. Era berean, aurtengo lehiaketaren gaia zehazteko proposamenak jasotzea ere nahi dute antolatzaileek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide