Bilboko Koral Elkartearen kontzertuarekin bukatu da 32. Udaberriko Musikaldia

Nerea Uranga 2024ko mai. 26a, 10:30

Bilboko Koral Elkartearen kontzertua, atzo Santa Kutz komentuan. (Azkoitiko Udala)

Aurtengo Udaberri Musikaldiko laugarren eta azken kontzertuan jendez bete da Santa Kutz komentuko eliza. Bilboko abesbatzak Valentin Maria Zubiaurreren Oratoria La Pasion obra eskaini du.

32. Udaberriko Musikaldian maiatzeko lau larunbatetan kontzertu bana izan da Santa Kutz komentuan, Azkoitiko Udalak antolatuta. Laugarrena eta azkena atzo arratsaldean izan zen Bilboko Koral Elkarteakin. Komentuko eliza jendez bete zen Valentin Maria Zubiaurre (Garai, Bizkaia, 1837 - Madril, 1914) musikagilearen Oratorio La Pasión obra entzuteko. Bilboko Koral Elkartea Enrique Azurza zuzendari artistikoarekin batera, Ana Otxoa sopranoak, Beñat Egiarte tenoreak, Julen Garcia eta Jagoba Fabrique baritonoek eta Alberto Saez Puente piano jotzaileak parte hartu zuten atzoko kontzertuan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide