Itzulerako hiru partidak irabazi arren, Herriartekoaren eskuzko txapelketatik kanpo gelditu da Azkoitia

Aitziber Arzallus 2024ko mai. 25a, 14:19

Bi herriak etxean hiruna partida irabazita gelditu direnez, bakoitzak egindako tanto kopurua hartu dute kontuan txapelketan aurrera zeinek egin erabakitzeko, eta hor irabazi dio Hernanik Azkoitiari, egindako 106 eta 94 tanto zenbatuta, hurrenez hurren.

Gipuzkoako Herriartekoaren eskuzko txapelketatik kanpo gelditu da Azkoitia, nahiz eta atzo final zortzirenetako itzulerako hiru partidak irabazi zituzten Hernaniren kontra. Azkoitiarrek hanka eta erdi txapelketatik kanpo zutela hasi zuten atzo Gurea pilotalekuko jaialdia; izan ere, iragan asteburuan, final zortzirenetako joanekoan, Hernanin jokatutako hiru partidak tanteo argiekin galdu zituzten.

Atzokoan, kadeteen mailan, Julen Etxaniz eta Imanol Bastida 22-4 gaildendu ziren; gazteen mailan 22-21 irabazi zuten Oier Aldazabalek eta Inhar Egañak; eta nagusienean, 22-15 egin zuten Mikel Aranbarrik eta Jon Juaristik. Bi herriak etxean hiruna partida irabazita gelditu zirenez, bakoitzak egindako tanto kopurua hartu zuten kontuan txapelketan aurrera zeinek egin erabakitzeko, eta hor irabazi zion Hernanik Azkoitiari, egindako 106 eta 94 tanto zenbatuta, hurrenez hurren. Horrenbestez, eskuzko Herriartekotik kanpo gelditu da Azkoitia.

(Argazkiak: Zezilio Salas)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide