Azkoitiak 3-0 galdu du Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren final zortzirenetarako joanekoan

Ane Olaizola

Oteiza elkarteko pilotariak, joan den astean Adunaren aurka jokatutako norgehiagokan. (Andoni Elduaien)

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan aurrera egiteko bidea zaildu zaio Azkoitiko taldeari, Hernaniren aurka 3-0 galdu ostean. Horrenbestez, itzulerako jardunaldian partida guztiak irabazi beharko ditu txapelketan aurrera egin ahal izateko. 

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan aurrera egiteko bidea zaildu zaio Azkoitiko taldeari. Final zortzirenetako joaneko partidak jokatu zituzten atzo Oteizako pilotariek Hernanin, eta azkoitiarrek 3-0 galdu zuten haien aurka. Kadeteetan, Etxaniz eta Bastida azkoitiarrek 22-12 galdu zuten Oses eta Alberdiren aurka, eta are eta zailagoa izan zuten jubenilek eta nagusiek: izan ere, jubelinetan Aldazabal eta Egañak 22-8 galdu zuten Iturbe eta Azpeitia hernaniarren aurka, eta emaitza bera izan zuten nagusiek ere, Aranbarrik eta Juaristik Apaolaza eta Lizeagaren aurka neurtutako partidan. 

Horrenbestez, datorren ostiralean Gurea pilotalekuan jokatuko dituzten itzulerako partidetan (22:00), jardunaldiko hiru partidak irabazi beharko ditu Azkoitiak txapelketan aurrera egin ahal izateko. Hiru partidak irabazita ere, tantoen zenbaketa erabakigarria izango da aurrera egiteko. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide