Andremarietako txosnagunea prestatzen hasteko bilera deitu du Azkoitiko Gazte Asanbladak

Ane Olaizola

Herriko festetarako Azkoitiko Gazte Asanbladak prestatuko duen egitaraua eta bertan izango diren kontzertuak antolatzen hasiko dira gaur egingo dute aurreneko bileran.

Azkoitiko Gazte Asanbladak aurreneko bilera egingo du gaur, datozen andremarietan jartzen duen txosnagunea prestatzen hasteko. Gazteek gaur, asteazkena, egingo dute lehen bilera irekia, 19:30ean, plazan, eta herriko festetarako prestatuko dituzten kontzertuak eta egitaraua izango dute hizpide.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide