Jasone Osoro omenduta, zabalik da Geure Gelatik liburu azoka

Ane Olaizola - Andoni Elduaien 2024ko api. 12a, 13:13

Atzo, osteguna, ireki zituen ateak Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak antolatutako Geure Gelatik liburu azokak. Jasone Osoro idazle elgoibartarra omendu zuten irekiera ekitaldian. Dena den, azoka gaur arratsaldean eta bihar goizean ere zabalik egongo da, egitarau zabalarekin.

Zabaldu dute Geure Gelatik liburu azoka. Azkoitiko Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak antolatzen duen azokak emakume idazleen euskarazko lanei aitortza egitea eta haien lana hedatzea du xede; eta, hain justu, Jasone Osoro idazle elgoibartarrari omenaldia eginda ireki zuten atzo Portaleburu aretoan hiru egunean irekita egongo den azoka. Mariasun Landa iazko omenduaren eskutik jaso zuen oroigarria Jasone Osorok, eta bide batez, Arrakasta bere lehen saiakera liburua aurkeztu zuen hark.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide