- Posmodernismoaren aurka (Unidad Alavesa)
"Musika mundu underground eta DIY eszenan 30 urte daramatzan (Brigada Criminal, Fiachras, Bizardunak…) jende autentiko baten azken lana irekitzen duen abestia, gaur egun sentitzen dudanaren isla".
- Boluntariamente hartu nituen armak (Joseba Tapia)
"Euskal Herriko gertaera garrantzitsu bezain gutxietsi bati eskainitako disko ikaragarri bateko abesti izugarri bat. Agur Intxorta Maite diskoa ere biziki gomendatzen dut. Tapia handia!"
- Xorieri mintzo zen (Erramun Martikorena)
"Klasiko bat, hitzak soberan".
- M.L.C. (Monsieur LeCrêpe)
"Ez naiz bereziki estilo honen jarraitzailea, baina abesti honen letra eta flowa barruraino iritsi zaizkit. Txapela kentzeko moduko kantua".
- Burujaleak (Txakurdrilo)
"Noizean behin, neu parte naizen euskal punk-oi! mugimenduko pertsonaietalo askok beste estiloetara salto egin eta proiektu desberdin bezain berritzaileak proposatzen dituzte. Hau da horietako bat".