Sargori egonagatik ere, indarrez astindu zituzten danborrak Azkoitiko gaztetxoek larunbateko danborradan. 200 haur baino gehiagok hartu zuten parte danbor festan, sei taldetan banatuta: Gastadoreak, Umore Onak, Zalduntxoak, Abarketariak, Pelotariak eta Sukaldariak. Talde horiekin batera, sukaldari txikiek ere herriko kaleak zeharkatu zituzten txorizoa lepoan zintzilik zutela; eta karrozan ere ez zen umorerik falta izan, bertan zihoazen umeek gustura zeharkatu baitzituzten kaleak herritarrak agurtuz eta karameluak zein serpentinak botaz.