- Compostelako erromesa (Tapia eta Leturia)
"Euskal herrira bizitzera etortzea erabaki nuenean, euskarari tankera pixka bat hartzeko, karaokea eta gaztelerazko itzulpena zeukaten kantuak bilatzen nituen Interneten, belarria ohitzeko. Zer bilatu behar nuen ideiarik ez, eta YouTubek zerbitzatu zidana erabili dut. Horrela, nire lehenengo euskara irakasleak Ken Zazpi eta Berri Txarrak izan ziren. Hortik aparte, Tapia eta Leturia bilatu bai, pila bat gustatu bai, baina zerbait ulertzen hasteko sei urte behar izan nituen... Kantu hau kenduta, "tabernatik taberna" ulertzeko arazorik ez! Eta horrelako batean, honako maleta prestatu bitartean, Tapia eta Leturiaren kartelak topatu nituen kaletik, Txekian biran ibiltzen zirela orduantxe".
- Maite zaitut (Pirritx, Porrotx eta Marimotots)
"Ama bezala, asko eskertzen dut pailazo hauek egiten duten lana. Batetik, familia osoa eroso sentitzen garen festa giroa sortzen dute. Bestetik, umeekin hitz egiteko zailak egiten zaizkigun gai denak mahai gainean jartzea eta naturaltasunez lantzeko baliabideak eskaintzea luxu bat da".
- Bi bala (Germinal)
"Badaukat joera bat sinisteko inguruko denak perfektuak direla eta ni ere horrela izan beharko nintzela... Kantu honek laguntzen dit neure kontraesan propioekin adiskidetzen eta ulertzen guztiok ahal duguna egiten dugula... baina baita nire gezurtxoekin erosoegi ez gelditzeko".
- Esur Beltxa (Hegoaldera)
"Rober, gure laguna eta auzokoa, kantu hau bidali zidan zorionetako opari moduan".
- Untergang
"Akordatzen al zarete Untergang Azkoitiko taldearekin? 2012an taldea sortu, eta lau kontzertu eman zuen: Matadeixen, Azpeitiko Gaztetxean, Sanaugustinen eta Zurichen (bai, Suitzan)".