'Urrutira joan gabe'

'Urrutira joan gabe' saioaren denboraldi berriko lehen atala, ikusgai

Erredakzioa 2024ko ots. 8a, 09:05

Atzo abiatu zen Erlo Guka Telebistaren Urrutira joan gabe saioa Aizarna eta Santa Engraziko ermita artean egindako ibilaldiarekin; beste urte batez, Urola Kosta eskualdean egin daitezkeen ibilaldiak jasoko ditu saioak Mireia Galarza kazetariak zuzenduta. Datorren asteazkenean eskainiko du Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) bigarren saioa, 21:00etan hasita.

Urrutira joan gabe saioa bueltan da, atzo ekin baitzion hirugarren denboraldiari. Mireia Galarza kazetariak zuzenduta, denboraldi berriko lehen atala eskaini zuen Urola Komunikazio Taldeak (UKT) Erlo Guka Telebistan. Aizarna eta Santa Engrazi arteko bidea egin zuen Galarzak Mikel Irure Agiro mendi klubeko kidearekin batera.

Urrutira joan gabe saioaren beste bost atal eskainiko ditu UKTk datozen bost asteazkenetan, 21:00etan hasita. Datorren astean, Arantxa Ugarte oikiarrarekin Oikian bertan egin daitekeen ibilbide bat egingo du Galarzak. Saioa telebistan jarraitu ezin dutenek UKTren webgune guztietan ikusi ahal izango dute saioa, gaur bezala, ostegunean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide