Azkoitiarren doinuak

Sara Rodriguezen euskal kanta gogokoenak

Erredakzioa 2024ko urt. 3a, 09:00

Sara Rodriguez, Herrixen merkatari elkarteko teknikaria.

Sara Rodriguez Herrixen merkatari elkarteko teknikaria da Azkoitiarren doinuak serieko 33. protagonista. Maxixatzenek hala eskatuta, teknikariak bost euskal kanta hautatu ditu, bakoitza arrazoi jakin bategatik.

  • Amets (Gari):

"Betidanik izan dut ama izateko ametsa. Gaztetatik argi nuen familia bat sortzea nahi nuela.
Amets hau egi bilakatu zen. Nire lehen semea, Amets, 2010eko abenduan jaio zen.
Haurdunaldi neketsua izan nuen eta abesti honek indarra eta sekulako ilusioa sortzen zidan
itxarote horretan".

  • Ez gaitu inork geldituko (Urtz)

Bizitzarako lelo bat dela uste dut. Edozein momentutan entzun dezakezun abesti bat, beti ongi datorrena. Ondo sentiarazten nau eta bultzada sortzen du nigan.

  • Euritan dantzan (Gatibu)

Entzun orduko parranda gogoa sortzen dit. Lagunekin, kuadrillan igarotako momentu ikaragarri onak ekartzen dizkit burura. Barre algarak eta dantza amaigabeak. Irribarra ateratzen dit aldiro.

  • Konplize ditut eta (Mikel Markez - Aire ahizpak)

"Pertsona bakoitza berezia eta bakarra dela gogorarazten dit eta deskribatzen dituen
pertsonaiei aurpegia ipintzera ere iritsi naiz. Hor dago neure burua ere. Denok desberdinak,
denok paregabeak. Abesti berezia dela uste dut eta hausnarketa ederra sortzen du. Paregabea".

  • Zure begi horiek (Bulego)

"Pertsona bakoitza berezia eta bakarra dela gogorarazten dit eta deskribatzen dituen
pertsonaiei aurpegia ipintzera ere iritsi naiz. Hor dago neure burua ere. Denok desberdinak,
denok paregabeak. Abesti berezia dela uste dut eta hausnarketa ederra sortzen du. Paregabea".

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide