Urte ugari daramatza Azkoitiko Munibe arkeologia taldeak historiaren lorratzen eta arrastoen bila. Hain zuzen, 1958an hasi zen zeregin horretan, nahiz eta 1986an hartu zuen taldeak egun duen izena. Harrezkero ibilbide luzea bezain oparoa egin du inguruotan. Arkeologia taldearen egitekoa zein den, orain arteko aurkikuntza berezienak zein izan diren eta bestelako hamaika pasadizoz hitz egin dute Munibeko kideek abenduko Maxixatzen aldizkarian.