Urriko Maxixatzen aldizkariaren aurrerapena: Nerea Bilbao artista

Erredakzioa 2023ko urr. 5a, 09:27

Maxixatzen hasi da urriko aldizkaria bazkideei etxez etxe banatzen. Hilero bezala, askotariko edukiak landu ditu hedabideak, eta horien artean elkarrizketa egin dio Nerea Bilbao artistari. Irailean, erakusketa zabalik izan du Portaleburu aretoan, eta han aurkeztu zituen obrei nahiz bere lan egiteko moduaz hitz egin du Maxixatzenekin. Honako hau urriko aldizkariaren aurrerapen bideoa da. 

Portaleburu aretoan bere lehen erakusketa zabaldu ondoren, Nerea Bilbao margolariarekin hitz egin du Maxixatzenek. Bermeotarra (Bizkaia) da bera, baina hogei urte baino gehiago daramatza Azkoitian bizitzen. Haurra zela, Bermeon bertan hasi zen margotzen Bilbao, baina Azkoitira etorri zenean berrekin zion atzean utzitako mundu horri. Udane Juaristi artistaren laguntzarekin hasi zen berriz margotzen, eta Bilbaok dio "mundiala" dela harekin lan egitea, "bizitza aldatu" baitio.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide