Azkoitiarren doinuak

Jon Unanueren euskal kanta gogokoenak

Erredakzioa 2023ko abu. 30a, 09:00

Jon Unanue 'Goenatxo III'.a Urrategiko festetan harria jasotzen. (Ibon Errazu)

Jon Unanue Goenatxo III.a harri-jasotzailea da Azkoitiko doinuak seriearen 31. protagonista. Hauek dira Goenatxok aukerati dituen bost euskal kantak.

  • Zuekin (Kantu Kolore)

"Abesti hau zerrendan sartzea erabaki dut, triste nagoenean entzuten dudan kantua delako".

  • Txakoliña (Kupela)

"Trikiti doinuak eta kantak gustuko ditut, eta Kupelaren hau aukeratu dut zerrendarako, alaitasuna ematen duelako".

  • Korapiloak (Gabezin)

"Txapelketen aurretik-eta urduri sentitzen naizenean entzutea gustatzen zaidan kantuetako bat da, lasaitzeko asko laguntzen baitit".

  • Abuela maitea (ETS)

"Zerrenda osatzeko En Tol Sarmientoren bi kanta aukeratu ditut. Abuela maitea askotan entzuten dudan abestia da, aitona-amonak asko akordarazten dizkidalako...".

  • Gu geu garena (ETS eta Sune)

"ETSk Sunerekin batera kantatzen duen hau, berriz, entzuten dudan aldiro parrandarako gogoa pizten didalako sartu dut zerrendan!".

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide