Aldizkarien aurrerapen bideoak

Uztaileko Maxixatzen aldizkariaren aurrerapena: Sabrina Romeroren artea

Naia Arrizabalaga

Datozen egunetan hasiko da Maxixatzen uztaileko aldizkaria bazkideei etxez etxe banatzen. Ohi bezala, askotariko elkarrizketa eta erreportajeak landu ditu Maxixatzenek labetik atera berri den alean, eta horien artean da Sabrina Romero marrazkilariari egindako elkarrizketa. Honako hau aurrerapen bideoa da. 

Sabrina Romero marrazkilaria da, eta batez ere ilustrazioan aritzen da. Umetan zaletu zen marraztera; 5 urte zituela hasi zen horretan, Xanti Oria irakasle harturik. Gerora, herrian zenbait irakasle izan zituen, eta Arte Ederrak ikasi zuen. Azken urteetan, hainbat proiektutan parte hartu du marrazkilari moduan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide