GUKA magazineko denboraldiko azken atalean, Mireia Galarza Bastida kazetaria Aitor Arregi Elkano jatetxeko kudeatzailearekin elkartu da, Getariaz, sukaldaritzaz edo futbolean igarotako urteei buruz hitz egiteko. GUKA herriarteko txapelketari dagokionez, Azkoitian eta Zarautzen izan da Galarza, GUKA markako udako produktu sorta oparitzeko jolasak egiteko.
Ane Olaizolak, berriz, Grises taldeko kideak elkarrizketatu ditu. Amaitzeko, Agustin, Joseba eta Udane Ostolazarekin elkartu da Andoni Elduaien kazetaria, Zurak eta ezpalak ataleko azken saiorako.