Iñaki Arakistain (Azkoitia, 1984) eta Aitzol Ibarzabal (Azpeitia, 1992) alpinistak eta eskalatzaileak dira, eta bi lagunek proiektu bat dute abian Taghian (Maroko). Taghia Eguzkiz Blai egitasmoaren sustatzaileak dira, eta beste hainbat lagunekin batera, Atlas Garaian dagoen herrixka horri lagundu ahal izateko proiektua gauzatu nahi dute lehenbailehen. Hain justu, Taghiako herritarrek beren etxeetan ura eskuragarri izan dezaten nahi dute.