Maxixatzen datozen egunetan hasiko da maiatzeko aldizkaria bazkideei etxez etxe banatzen. Besteak beste, Berdura Plazako Mila Gorostegiren dendaren inguruko erreportajea izango da irakurgai aldizkariaren zenbaki berrian. 12 urte inguru zituela hasi zen Gorostegi dendan lanean, eskola utzi izanaren "pena" handiarekin. Gaur egun 86 urte ditu, eta semeari laguntzen dio saltokian. Honako hau da aldizkariaren aurrerapen bideoa.