- Mirotzak (Benito Lertxundi): "Benitoren kanta gehienak ditut oso gustuko. Bizitzako garai guztietan entzun dut bere musika, umetatik etxean. Hala ere, kanta honek zirrara berezia sortzen dit, eta asko hunkitzen nau. Gurasoei gehien gustatzen zitzaizkien abestiak entzuten genituen, eta hau beti egon da horien artean".
- Aitorren hizkuntza zaharra (Urretxindorrak): "Amamari bere amak abesten zion abestia da hau, eta gero amamak gure amari, eta hark guri. Lau belaunaldi lotzen dituen abestia dela sentitzen dut, oso berezia da niretzat".
- Zeinen ederra izango den (Zetak): "Konfinamendu garaian atera zen, eta orduan asko entzun nuen abestia izan zen. Hortik aurrera ere oroitzapen oso politak ditut abesti honekin, eta gaur egun oraindik hunkitu egiten nau".
- Lau teilatu (Itoiz): "Lagunekin lotzen dut abesti hau, lagun batekin gehienbat. Asko abestu izan dugu, eta oroitzapen oso onak ekartzen dizkit".
- XXI. mendekua (Neomak): "Talde berria da, eta entzun nuen lehen momentutik asko gustatu zitzaidan. Zaila egiten zait abesti bat aukeratzea, baina kanta honen hitzak asko esan nahi dute. Emakumeok bizi izan dugun zapalkuntzaz eta ahalduntze prozesuaz hitz egiten du. Emakume guztiok ulertu eta sentitu beharreko abestia iruditzen zait".