Munduko Guinness errekorra egin zuen Jose Luis Larrañaga xake jokalari azkoitiarrak 1982an. Ordura arte inork egin gabea lortu zuen hark: 605 jokalariren aurka jokatu zuen Azkoitiko udaletxean 31 orduz eta 42 minutuz. 535 partida irabazi zituen Larrañagak, 42 berdindu eta 28 galdu. Hari egindako elkarrizketa jaso du Maxixatzenek 2023ko apirileko aldizkarian.