Joakin Sudupek duela hilabete gutxi hartu du kazetaritza munduan erretiroa, eta orain libre dituen tarte guztiak baliatzen ditu itsasontzien egurrezko maketak egiteko. Duela sei edo zazpi urte hasi zen lehen maketa eraikitzen, eta dagoeneko hiru ditu eginda. Egun, laugarren proiektua du esku artean.