Azkoitiarren doinuak

Idoia Urangaren euskal kanta gogokoenak

Erredakzioa 2023ko urt. 4a, 10:00

Idoia Uranga.

Idoia Uranga aktorea eta aktore zuzendaria da, eta bera da Azkoitiarren doinuak serieko 21. protagonista. Bost euskal abesti aukeratu ditu hark, bakoitza arrazoi jakin batengatik. Horrez gain, aipamen berezia egin dio Bulego Azkoitiko taldeari: "Jarrai dezatela 'Hegan', merezitako arrakastan".

  • Erre zenituzten (Xabi Solano): "Tamalez, gaur egun ere, mundu zabaleko hainbat tokitan, emakume izate hutsagatik gutxietsi, diskriminatu, abusatu, anputatu eta erretzen gaituztelako.

  • Gure bazterrak (Mikel Laboa): "Melankolia unetan abesti hau entzutea lagungarri zait, egunerokotasuneko lanbroaren atzean dauden bazter argitsuak ikusiko ditudalakoan".

  • Euritan dantzan (Gatibu): "Eskerrak eman besterik ez dut Alex Sarduiri bereziki, eta talde osoari, 2015ean Azkoitiko EH Bildurentzat abesti honen bertsioa egiteagatik eta gugan sinesteagatik. Itzela!".

  • Galdu ez baduzu (STR): "Bada ia hamarkada bat Goazen! telesaileko zuzendari lanetan ari naizela. Bertako talentuz jositako gazteek osatzen dute taldea. Positibotasun kutsakorra beraiena".

  • Erabakiak (Ainhoa Larrañaga): "Ahots eztiz, begirada gozoz, esaten digu abeslariak bi alde bakarrik ote dauden: baietza edo ezetza; besteen nahia edo norberarena. Akaso bada helburu gabeko erdi-biderik?".

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide